Posts Tagged 'Javier Duoandikoetxea'

Hatz-markak, FBI eta Fourier modernizatua

Javier Duoandikoetxea

Hatz-markek identifikatu egiten gaituzte. Horregatik, hatz-marken bila ibiltzen dira detektibeak delitu bat gertatu den lekuan. Ez da inor harrituko, bada, esaten badugu hatz-marken bilduma erraldoiak daudela polizien artxiboetan.

FBI 1924an hasi zen hatz-markak hartzen. Tintan bustita uzten zuten atzamarrek marka kartoizko fitxetan. FBIk 25 milioi fitxatik gora zituen gordeta 1993an. Ordurako, ordenagailuen erabilera hedatzen hasia zen eta argi zegoen artxibo digitalak izatea onura handikoa izango zela, bai hatz-markak gordetzeko, bai bilaketak egiteko. Hortaz, digitalizazioari ekin zioten.

1. irudia: hatz-markak fitxetan gordetzen ziren lehen. (Argazkia: Alan Levine / CC BY 2.0 lizentziapean).

Seguir leyendo ‘Hatz-markak, FBI eta Fourier modernizatua’

Oscarretarako bide matematikoa

Javier Duoandikoetxea

Asko izan dira gure fakultatean matematikari egin direnak haren 50 urteko ibilbidean. Nik dakidala, inork ez du Oscar sari bat irabazi… orain arte. Harrigarria badirudi ere, hori gerta daiteke, eta ez aktore ospetsu bihurtuta, matematika erabilita baizik.

Star Wars, Karibeko piratak, Toy Story, Frozen eta beste film asko ikusita, sumatzen dugu ordenagailuak zeregin handia izan duela haien atzean dagoen lan teknikoan. Zer ote da, baina, ordenagailuaren lana? Baten batek eman behar dizkio aginduak…

Elurra, ura, ilea, haizea eta abar

Aleka McAdamsek 2011n aurkeztu zuen tesia UCLAn, Joseph Teran irakaslearen zuzendaritzapean. Matematika aplikatuko tesia zen eta izenburuan efektu berezietako erabilera aipatzen zuen (applications to physical simulation in visual effects). Walt Disney estudioetan eman zioten lana. Alexey Stomakhinek urte bi geroago amaitu zuen bere tesia, zuzendari berarekin lan eginda, eta hura ere Walt Disneyra joan zen lanera. Hirurak, Teran, McAdams eta Stomakhin, agertzen dira Frozen eta Moana filmen arrakastaren atzean, beste zenbait lankiderekin batera, haietariko batzuk UCLAko ikasleak.

1. irudia: Stomakhin, Teran eta UCLAko beste ikasle bi, Frozen filmaren amaiera ospatzen. (Argazkia: UCLA Newsroom).

Seguir leyendo ‘Oscarretarako bide matematikoa’

Abokatu okzitaniar baten ondarea

Javier Duoandikoetxea

Urtero bezala, aurten ere Oslo galaz jantzi zen maiatzean Abel sariaren emate-ekitaldia ospatzeko. Une nagusia maiatzaren 24an izan zen, egun horretan hartu baitzuen Andrew Wiles matematikari britaniarrak 2016ko Abel saria Haakon Printzearen eskutik.

Cambridge, 1993ko ekainaren 23a

Andrew Wiles bere hiru hitzaldiko zikloa amaitzen ari zen egun horretan Cambridgen. Aurretik egindakoaren ondorio zen enuntziatu bat arbelean idatzi eta “uste dut honekin amaituko dudala” esan zuen. Jende andana zegoen aretoan eta denek gertaera historiko baten lekuko izango zirela sumatzen zuten. Txalo zaparrada batek agurtu zuen hizlaria eta norbaitek egindako argazkia hurrengo eguneko hedabide askotan agertu zen. Ez zen gutxiagorako! Hiru mende eta erdi lehenago hasitako bide baten amaiera zen eta ohi ez duen arreta piztu zuen matematikak une batez. Andrew Wiles matematikaren historiara iritsi zen.

1. irudia: Andrew Wiles Cambridgeko hitzaldian, 1993ko ekainaren 23an.

Seguir leyendo ‘Abokatu okzitaniar baten ondarea’

Zein da zure Erdös zenbakia?

Javier Duoandikoetxea

 1. irudia: Erdös zenbakiaren ilustrazioa. Agertzen diren pertsonaiak benetako matematikariak dira, eta 1 edo 2 da haien Erdös zenbakia. (Argazkia: © LeUyen Pham).


1. irudia: Erdös zenbakiaren ilustrazioa. Agertzen diren pertsonaiak benetako matematikariak dira, eta 1 edo 2 da haien Erdös zenbakia. (Argazkia: © LeUyen Pham).

Budapest, 1913: martxoaren 26an mutil bat jaio zen Erdöstarren etxean. Pál izena eman zioten, baina denborak eta munduan zeharreko ibilerek Paul bihurtu zioten izena [1]. Familian poza beharko zuten egunean, ordea, samina zen nagusi, etxeko alaba biak hil baitziren umea jaio aurreko egunetan. Hiru eta bost urteko neskatoak, eskolan hartutako eskarlatinak eraman zituen. Guraso biak irakasle izan arren, amak erabaki zuen hobe zela umeak etxean ikastea, irakasle partikularra hartuta, horrela eskolako arriskuetatik libre egongo zelakoan. Hamar urte bete arte, Paul ez zen hasi eskolan beste umeekin batera.

Seguir leyendo ‘Zein da zure Erdös zenbakia?’

Bikiak zenbaki lehenen familian

Javier Duoandikoetxea

bikiak1-580x418

“Hasieran zenbakia zen eta zenbakia matematika egin zen”. Matematikaren historia baterako aurreneko hitzak izan daitezke hauek. Mende asko joan diren arren eta matematikak garapen eta aldaketa izugarria jaso duen arren, zenbakia da oraindik ere matematikaren oinarrizko tresna. Tresna ez ezik, ofizioz edo afizioz matematikaren inguruan ari direnen artean “jostailu” ere badira zenbakiak, lilura sortzen duten galderak egiteko balio duen jostailua.

Seguir leyendo ‘Bikiak zenbaki lehenen familian’

Pitagorasen teorema kolokan? Bai zera!

Javier Duoandikoetxea

Pitagoras entzun eta teorema etorriko zaio akordura ia mundu guztiari. Hain ezaguna izan arren, Zientzia Kaiera honetan Pitagorasen teorema aipatu behar izan nuenez, Googlera jo nuen euskarazko esteka baten bila. Eman zidan lehen aukera egokia iruditu zitzaidan. Baina, begiak pantailan beherantza eramanda, deigarri egin zitzaidan zerbait ikusi nuen: Pitagorasen teorema gai modura zuen eta ETBk eman behar zuen dokumental baten berri. Bertan sakatu eta irudian ikus dezakezuen horrekin egin nuen topo. Harri eta zur geratu nintzen azpititulua irakurrita: Pitagorasen teorema kolokan!

1. irudia: EITBko ‘Haratago’ saioak 2012an matematika izan zuen hizpide eta Pitagoras matematikari famatuaren teorema kolokan jartzen zituen ikerketak aztertu zituzten.

1. irudia: EITBko ‘Haratago’ saioak 2012an matematika izan zuen hizpide eta Pitagoras matematikari famatuaren teorema kolokan jartzen zituen ikerketak aztertu zituzten.

Harritu eta larritu ninduena ez zen Pitagorasen teorema kolokan egotea, ondo baitakit hori ezinezkoa dela. Harrigarria da kolokan egon daitekeenik pentsatzen duenik egotea. Notizia zaharra zen eta ez dut dokumentala ikusteko aukerarik izan jakiteko zer den bertan gordetzen dena. Irakurtzen jarraitu eta hau ikusi nuen: “Izan ere, 2000 urtez Pitagorasen teorema zibilizazioarekin batera joan da aurrera eta gaur egun, Pitagorasek sortutako espazioa zalantzan jartzen hasi dira adituak. Dokumentalean lurra neurtzen jarriko dira, neurketa tresnarik aurreratuenak erabiliz, Pitagorasen teorema proban jartzeko, eta bere legea betetzen den ala ez egiaztatzeko”. Lehen esaldia agian hobeto ulertzen da gaztelaniazko bertsioan: “Dicho teorema ha ido evolucionando a lo largo de los últimos 2000 años”. Zer demontre da eboluzionatu duena?

Seguir leyendo ‘Pitagorasen teorema kolokan? Bai zera!’


UPV/EHU
ZTF-FCT

Q2006 A2016

facebook facebook

Premio a la Mejor Entrada de marzo del Carnaval de Física 2014: El lago elgygytgyn (por Marta Macho)
Premio Mejor Post en la VII Edición del Carnaval de Humanidades..Gracias a Marta Macho
Premio a la Mejor Entrada de la Edición 4.1231 del Carnaval de Matemáticas.

Egutegia | Calendario

septiembre 2020
L M X J V S D
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

Artxiboak | Archivo

Estatistika | Estadística

  • 5.319.114 sarrerak | visitas

RSS Noticias UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Albisteak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS Eventos UPV/EHU

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.

RSS UPV/EHU Ekitaldiak

  • Se ha producido un error; es probable que la fuente esté fuera de servicio. Vuelve a intentarlo más tarde.
Follow on WordPress.com